Español Euskaraz English


Sarrera
Nor gara?
Historia
Ekintzak
Gizarte laguntza
Gazteak
Irratia
Berriak
Testigantzak
Biblia (gaztelaniaz)
Kontaktua

Testigantzak.


Kristau izatea ez da erlijio bat, Jainkoarekin erlazio pertsonal eta egiazko bat baizik. Honek, Jainkoarekin erlazionatzen garela eta berak gure bizitzak eta egoerak aldatzen dituela esan nahi du. Eta hori da gure esperientzia. Hemen irakur ditzakezu adibide batzuk.

"Jainkoa fidela da."

Egia esan nire bizitza oso mugitua izan da, eta ez hitzaren esanahi onean. Jaio eta 5 hilabetetara minbizi bat aurkitu zidaten ezkerreko begian, eta horren ondorioz, begia kendu eta protesi bat jarri zidaten.; 9 urterekin diabetesa diagnostikatu zidaten eta horrek 180 graduko bira bat eman zion nire bizitzari, elikadurekin arazoak izaten hasi nintzen, anorexia eta bulimian bukatu zutenak, eta honengaitik eta gaixotasun hauek erakarri zuten autoestima bajua zela medio 4 bider baino gehiagotan nire buruaz beste egiten saiatu nintzen, baina nik ezer jakin gabe, Jainkoa nigan lantzen ari zen eta histori gusti horretatik atera nindun.
Honetaz aparte, beste gaitz batzuk ere izan ditut hepatitisa, tuberkulosia eta hiperneuropatia bat (anketako nerbioetako lesio larri bat), baina berdina errepikatzen dut, Jainkoa beti egon da nire ondoan, berak eutsi nau, eta hitz bat eman dit: osasuntsu izango naizela.

Garbiñe.

"Dena berari zor diot."

Duela 28 urte eta ezkondu baino lehen, Jainkooari lan bat eta etxebizitza bat eskatu nizkion. Berak, emango zizkidala erantzun zidan, eta bahin ezkonduta nengoela baieztatu egin zidan...
Denak dakizue, nola Jainkoak bere hitza bete duen, eta abuztuan 28 urte bete ziren lan bat eta etxe bat gozatze ari garela..etxea gainera handia, eguzkitsua eta zoragarria da...denbora guzti honetan egunetik-egunera ikusi ahal izan dugu Jainkoaren fideltasuna.
Dena zor diot berari. Eta badakit, bere maitasunak azken unerarte eutsiko nauela.


Jose Luis.



© Copyright 2005 Iglesia Cristiana Evangélica en Hernani/ Hernanin Kristau Ebangeliko Eliza
Slideshow script provided by Website Abstraction